XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
6) URTSUIAren itzulia: 11km, 1or. 30, desn.400m, Nahi. Zaila, gainean joateko gai %99
Itzuli hau Euskal Kostaldeko aipagarrienetakoa dugu.
Helburua da Urtsuiari inguratzea
Jakina, nibel kurba diogunean esateko modu bat besterik ez da, igoera nekagarriak eta bapateko jaitsierak bata bestearen atzetik bait datoz, zailtasun maila areagotuz.
Ibilbide osoan zehar bista zoragarriak izango ditugu aukeran kostaldearen eta Pirineoen gain.
Urtsuiako bideek badute abantaila aipagarri bat, hau da, bizikletaren gainean joateko gai dira urte osoan, nahiz euria egiten duenean ere.